Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia ikasketak burutu zituen Isaak Atutxa-Kaudalategi Arratian jaioa dugu, Arantzazun.

 

Joanes Etxeberri apaiz ziburutarraren obra hartu eta, haren azterketa bitarte, doktore-tesia lanetan ihardun zuen hainbat urtetan zehar, Patxi Altuna irakaslearekin lehenik eta Blanka Urgelekin geroago. Lan teorikoa hiru artikulutan argitaratua du.

 

Laister zaletu zen, ordea, herriko historiez eta, 1996an, Arantzazu zaharra orainaldi argazki erakusketa antolatu eta liburua argitaratu zituen.

 

Zaletasun horren bidetik, 2017an, Arantzazu nor zer non: Historia baterako materialak obra monumentalaren lehen atala argitaratu zuen: “Albitzu-Argiñao-Zalbide”.

 

2018an, Atutxa abizenari buruzko telebista programa batek akuilatua, bere abizenaren inguruko informazioa biltzen hasi eta beste obra monumentala du, egun, eskuetan: Atutxak aitzakia

Isaak Atutxa-Kaudalategi